Skip to main content
Inbertsio estrategia - ABE Capital

Gure ikuspegia

  • EPE LUZEKO IKUSPEGIA

    Inbertsio-ziklo osoan epe luzeko ikuspegia daukagu, hala-nolako balioa sortu dezakeen proiekturako baliabideen eskuragarritasuna ziurtatuz. Une egokian desinbertitzeko malgutasuna du ABE Capital Partners-ek, denbora-eremua erreferentzia bezala hartuz, baina inoiz ere muga bezala.

  • INBERTSIOA KONPAINIA-KOPURU MUGATU BATEAN

    Transakzio gutxiago, harremanetan arreta handiagoa jarriz, beharrezkoak diren baliabideen esleipen egokia ziurtatuz, bereziki ABE Capital Partners taldeko kideen dedikazioari dagokionez.

  • HAZKUNDE-FOKUA

    Funtsak hazkunde organiko eta inorganikoko estrategiak bilatzen ditu, inbertitzen dugun konpainien negozioa babestuago, jasangarriago eta lehiakorragoa izan dadin.

  • LANKIDETZA ESTUA

    Fokua harremanetan eta ez transakzioetan. Ekintzaile eta zuzendaritza-taldeei laguntza praktiko eta eraginkorra ematea, haien enpresen potentzial osoa garatzen laguntzeko.

Inbertsio irizpideak

Middle Market-eko konpainietan inbertitzera bideratuta gaude, sektore irizpide generalistak jarraitzen ditugularik. ABE Capital Partners kudeaketa kualifikatu eta jarraituaren bidez, enpresen hazkunde-potentziala maximizatzea dugu inbertsio-irizpide nagusi gisa.

  • ENPRESAREN TAMAINA

    ENPRESAREN TAMAINA

    Enpresa txiki eta ertainak (ETE-ak).

  • SEKTOREA

    SEKTOREA

    Generalistak sektore-mailan (finantza eta higiezinen arlokoak izan ezik).

  • HAZTEKO POTENTZIALA

    HAZTEKO POTENTZIALA

    Maila operatiboan organiko zein inorganikoki hazteko potentziala duten enpresa errentagarriak.

  • GUNE GEOGRAFIKOA

    GUNE GEOGRAFIKOA

    Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako enpresak, Espainia osoan inbertitzeko ahalmena dugularik modu oportunista batean.

  • BERRIKUNTZA-FOKUA

    BERRIKUNTZA-FOKUA

    Balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu berritzaileetara bideratutakoak. Enpresak haren kultura berritzailea modu jarraiki eta barneratuan bizi dezala.

  • KUDEAKETA-TALDEA

    KUDEAKETA-TALDEA

    Zuzendaritza-talde gaitua, proiektuarekin konprometitua eta enpresaren hazkunde-planarekin lerrokatua.